XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Besarkatu egin ginen, eta itsasontzi handi batean sartu zen.

Logelan gelditu nintzen itsasoari begira.

Begi gris horiek pixkanaka pixkanaka, itsasoaren uhinetan murgiltzen zen.

Itsasontzia urruntzen zen segundu bakoitzean, nire gorputzaren odol tanta bat erortzen zitzaidan.

Segunduak eta segunduak, odol tantak eta odol tantak...

Bi begi horiek nire bihotzaren argia zen.

Geroz eta urrunago egon, orduan eta ilunago zegoen nire bihotza.

Iadanik itsaso zabalean sartua zegoen itsasontzia eta nire gorputza, nire barneko odol itsasoan barneratua nengoen.

Itsasontzia nekez ikusten nuen arroka handi batzuen artean.

Bapatean, itsasontziak arroken aurka jo eta eztanda egin zuen.

Nire bihotza, gorputzatik kanporatu balitzait sentitu nintzen.

Arnas hestuka atera nintzen korrika itsas bazterreraino.

Nekea zen begi gris horiek betirako itxiak egongo zirela pentsatzea.

Ez zitzaidan buruan sartzen, ez nituela berriro begi eder horiek ikusiko.

Arrosa beltz batzuek zeuden nire ondoan.

Itsasoa zikina zegoen orain, berriro ere.

Itsasoa haserre zegoen eta zerbait arraroa nabaritu nuen nire hanketan.

Gorpu bat zen.

Nire mutila, hilik zegoen.

Berriro ikusi nituen begi gris horiek, baina hilik zeuden, nire begiak bezala.

Ezin nion negarrari utzi.

Nire gorputz osoan, nire begiak bakarrik zeuden aktibo, baina negar egiteko soilik.

Gorpua besarkatu eta muxukatu nuen, berriro bizitza eta zoriontasuna itzul zedin.

Ez da justua, zoriona eta maitasuna ezagutzean, bapatean dena kentzea.

Itsaso barrena begiratu nuen, itsasoak nire maitearen arima jan zuen.

Oso iluna zegoen itsasoa, oso harroa.

Ekaitza zetorren.

Zutik nengoen, bizitzari aurre egiteko.

Euria nabaria zen.

Arrosei begira gelditu nintzen.

Bustiak zeuden euriz, nire gorputza tristurazko negarrez bustita zeuden modura.

Arrosak ere tente zeuden, ekaitzari aurre emateko.

Arrosei petalo batzuk kendu zizkien euriak, niri bihotza kendu zidaten bezala.

Hotza nabari nuen gorputz barrenean.

Izugarrizko hotza.

Ama, eraman nauzu zure eta bi begi horien ondora.

Arrosak, ez ziren ekaitzari aurre egiteko gai eta poliki-poliki erortzen hasiak ziren.

Arrosa guztiak hil ziren, ekaitzak gainditu zituen.

Nire hankek ez zuten odolik, ezta indarrik ere, nire gorputza aguantatzeko.(...)